Saharauiarrentzako janari bilketa bihar, larunbata, amaitzen da

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 25a

Lasarte-Oriako Sahara Herriaren Lagunak urtero bezala, janaria biltzen ari dira eta azken eguna bihar larunbat izango da. Antolatzaileek jakinarazi nahi izan dute iaz baino janari gutxiago ari direla biltzen. Horregatik eta “saharauiarrek gure laguntza behar dutelako”, lasarteoriatarrak animatu nahi dituzte. Beraz, larunbatean, goizeko 11:00etatik 19:00etara Urbilen egongo dira janaria biltzen. Bestela herriko supermerkatuetan astelehena arte utzi dezakezue janaria: arroza, dilistak, azukrea, atuna eta konpresak.•