EHNA ez da udaletxean tramitatuko

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 25a

Astelehenean kontrako iragarri bagenuen ere TXINTXARRIn, Lasarte-Oriako udaleko alkatea den Ana Urchueguiak jakinarazi dionez egunkari honi, EHNA, ez da udaletxean tramitatuko.
Alkatearen esanetan “...eman asmo den itxura da EHNAren tramitazioa Udalaren egoitzetan egingo dela eta ekimen hori Udaleko gobernu-organoen egintza bat dela eta argi utzi nahi dugu ez direla Udaleko gobernu-organoak EHNAren tramitazioa bultzatzen dutenak, EAE-ANVko zinegotziak baizik”.
Hasiera batean, EAE-ANV udal-taldeak Kontzeju-etxeari erantsitako eraikinean daukan Udalaren lokalean egin behar zen tramitazioa, baina alkateak garbi utzi nahi du “lokala Talde horri helburu eta xede bakar batekin esleitu zitzaiola: taldea osatzen zuten zinegotziek beren zinegotzi karguari berez dagozkion jarduerak garatu ahal izateko, interes eta arlo munizipalaren esparruan eta mugapean. Beraz ezin da ulertu Talde Politikoak eskubidea duenik bere esku jartzen zaion lokala taldeko kide ez diren beste pertsona batzuek erabili ahal izateko. Lokal horren erabilera ezin da baimendu erakunde munizipalarekin zerikusirik ez duten pertsonek eta xedeetarako erabiltzeko”.