Ostadar K.F.ko Bolo Taldea puntu batengatik ez da Gipuzkoako Txapelketako finalerako sailkatu

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 25a

Duela bi aste Aian hasi zen Gipuzkoako Bolo Txapelketa eta bigarren saioa aurreko igandean Añorgako bolatokian egin zuten. Bertan, 60 bolarik parte hartu zuten. Goiz eta arratsaldez aritu ziren San Sebastian egunean. Baina, Ostadar bolo Taldeak Gipuzkoako taldekako finalean parte hartzeko aukera galdu zuen Añorgan. Izan ere, 5. postuan geratu baitziren lasarteoriatarrak, Legazpikoen atzetik, puntu batera, 512 brila botata. Ategorrietako bolariak izan ziren txapeldunak (531 brila), txapeldun ordeak legazpiarrak (523 brila) eta 3. Zeraingo Listormena taldea. “Zorte txarra izan dugu. Lehenengo lauak sailkatzen dira Gipuzkoako finala jokatzeko eta brila batengatik kanpoan geratu gara”, dio Joxean Montesek, Ostadarreko bolariak.
Igande honetan, urtarrilaren 27an, Idiazabaleko bolatokira doaz Lasarte-Oriakoek erregulartasun txapelketan parte hartzera.•