Doilorkeri morala

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 25a

Urtarrilaren 14ean Eusko Jaurlaritzako presidentea den, Izaskun Bilbao andereak gure herria bisitatu zuen eta oposizioko zinegotzirik ez zen egon ekitaldian. Ez interesa faltagatik, ekitaldiaren berri eman ez zitzaigulako baizik. Honetaz gain, Gobernuko taldeak komisio baten ordua aldatu zuen kide guztiak ekitaldian egon zitezen.
Gure alkatearen eta bere alderdikideen hutsegite bezala hartu daitekeen hau hain ohituak gauden doilorkeri moral txikietako bat besterik ez da. Gure herriko taldeek zinegotziei egiten dizkien gonbiteari buruz oposizioari ezer ere ez esatea alkatetza honen norma da, ez ordu edo datarik, ezta ekitaldiei buruz ere. Kultur etxeko ekitaldietan gainera, berotu eta sarrerak bereak direla eta nahi duen bezala banatzen dituela esan zigun, protokolozko gastuak edo, hau guztia lekuko baten aurrean. Honela, aretoa lepo dagoenean, lehenengo ilarako eserlekuak libre egotea azaldu daiteke. Guri bat emateko tratuak egin behar, “bereak” direnez...
Mendeku pobre, garaipen pirriko edo doilorkeri moral hauen bidez talante eta adimen falta ikaragarria erakusten dute. Talante demokratiko falta, gure herriko biztanleriaren erdia oposizioko zinegotzien ordezkaritza bidez gutxiesteagatik. Eta Lasarte-Oria hobetzeko bizilagunak ilusioz batzeko adimen falta
Azkenik, ezinbestekoa atzeratzea dator, hau da, herria nola kudeatzen den jakitea, izan ere, aztertu nahi ditugun proiektuen fotokopiak ukatzen baitizkigute. Fotokopiak egiteko denborarik ez dutela eta ondo datorkienean egingo dituztela esan digute. Ba hori, herrian agintzen duen jendea nolakoa den islatzen dituzten doilorkeri moral txikiak.

Ana Isabel Prieto Narciso
Lasarte-Oriako Herri Plataformako zinegotzia
DNI: 15983005