Doluz jantzi da gaur jokatu behar zen Ostadar - Lasarte-Oria Texas partida. Ligako lehenengo faseari amaiera emango zion partida bertan behera geratu da Ostadarreko jokalariari gertatutakoa jakin ondoren. Jon Arruti Ostadarreko jokalaria Hernani-Urnieta errepidean kotxe istripuz hil da, eguerdiko 14:30ak inguru Michelinen jokatu behar zuen partidura zetorrela. Antzaz, jokalariak gidatzen zuen kotxea errepidetik atera eta zuhaitz baten aurka jo zen.
Ostadar-Lasarte Oria Texas derbiaren aurretik, Ostadar-Dungoa Eguzki gazteen mailako partida jokatzen ari zela iritsi zen hilberria Michelingo futbol zelaira. Momentu horretan, bai Ostadar bai Lasarte-Oria Texaseko taldeek derbia bertan behera uztea erabaki zuten. Baita, igande goizean iragarrita zegoen infantilen partida ere. Ostadarreko infantilen taldean, Jonen anaiak jokatzen baitu, Eneko Arruti.
Jon Arruti Ostadar kadete taldean hasi zen jokatzen eta ondoren Errealean, Sporting de Herrera eta Hernanin aritu da futbolean. Aurtengo denboraldia Ostadarrera bueltatzea erabaki zuen.
Momentu gogor hauetan, Ostadarreko jokalariek, entrenatzaileek eta bestelako kideek doluminak eman nahi dizkiote Jonen senitartekoei.•