Olatz Flores eta Arantxa Izagirre LIII Donostiako Krosseko podiumean

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 27a

Eguraldia lagun, Donostiako Hipodromoa pixkanaka jendez bete da lasterketa nagusiak ikusteko. Baina aurretik, bi ordu eta 45 minutu lehenagotik, beste lasterketak ikusteko aukera egon da, hala nola, lasterketa herrikoia, edo junior, jubenil, kadete, infantil eta alebin mailakoak. Giro aparta egon da lehiaketan zehar.
Honetaz gain, lasarteoriatar ugari ikusi ahal izan ditugu Hipodromoan, bai harmailetan, baita pistan. Azken hauek bere klubeko kamiseta edo, lasterketa herrikoian antzera, bakoitzarena soinean jantzirik.

Lasarteoriatarrak
Honela, aipatzekoak dira bi lasarteoriatarren lehiaketa, Olatz Flores eta Arantxa Izagirrerenak. Olatzek lehenengo postua eskuratu du infantil mailan eta Arantxa Izagirre LOKEko atletak hirugarrena beteranoen mailan.
Bestalde, LOKEko gaztetxoek ez dute zorte onik izan eta Unai Imaz, Aitor Arrieta, Leire Amiano, Itoitz Rodriguez, Saioa Olasagasti eta Maria Eugi saririk gabe joan dira etxera.

Afrikarrak nagusi
Helduen mailan, Sergey Lebidek gripeak jota egin du korrika eta ezin izan dio afrikarren erritmoari eutsi. Nahiz eta saltoak lasterketaren zailtasuna areagotu duen, azkeneko metroak izan dira erabakiorrak. Kiprono Menjo keniata, Thomas Longosiwa keniata eta Cuthbert Nyasango etiopea izan dira podiumean.
Emakumeen mailan, Marta Dominguez ere afrikarren nagusitasuna jasan du lehenengo metroen ostean. Lehen postuaHayley Yelling britaniarrak eskuratu du, bigarrena Zakia Mhristo tanzianarra eta Liz Talbot Yelling britaniarrak hirugarrena.•