Txintxarri
Batukada da modan dagoena, entzun eta gorputza mugi arazten digu perkusio hots honek. Erritmo beroa, sarkorra eta alaia da. Garbi dago gaztetxoak eta, ez hain gazteak ere erakarri egiten gaituela, tun-tun eta tan-tan erritmo konbinazio honek.
Manifestazioetan, herriko festetan, inauterietan, non ez? Edozein bazterretan entzuten dugu oraintxe erritmo bizi hau.
Dagoenerako martxan dauzkagu bi talde herrian gaztetxoak eta gazteak. Eta jakin badakigunez karrozaren bat edo beste gogoarekin geratua dagoela, hirugarren talde bat bultzatzea pentsatu dugu, ez hain gazte hauentzat. Beraz, 22 urtetik gorakoei zuzendua izango da.
Datak eta lekua
Ikastaroa astean behin eskainiko da eta ordu eta erdi iraungo du. Egunei dagokienez, otsailaren 8, 15, 22, 29 eta martxoak 7 eta 14ean izango da, larunbatetan, beraz.
Erketzen lokalean eskainiko da, hau da, Zumaburuko eskolako behe solairuan.
Honela, aurrekoan gogoz geratu ziren guztiek orain dute aukera batukada jotzen hasteko.
Izen ematea
Ikastaroan parte hartzeko izen ematea Ttakun K.E.n egin behar da otsailak 1a baino lehen. Eta ikastaroaren prezio 40 eurotakoa da.•