Ostiralean Jalgi gazte jendez bete zen; herriko musika taldeak hartu baitzuten bertako oholtza. Lehenengo euskal heavya jotzen duten Gaueko Itzalak taldea aritu zen. Ordu bete inguru jo zuten, nahiz eta ikusleak gogoz geratu, maiz eskatu baitzieten beste bat jotzeko, baina beste taldeari utzi behar zieten txanda, Lauburu taldeari hain zuzen ere. Gazteak dira, baina ederki animatu zituzten bertatutakoak.
Larunbatean berriz Landaberri eskolako helduen taldearen eskutik, Urteurrena eta Mox, Miss eta Xapi antzezlanak ikusi genituen.
Bukatzeko Big Time Soun System taldea aritu zen.•