Igeriketako txapelketa jokatu zen larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2008ko urtarrilaren 28a

Txintxarri

Goizeko hamarretan hasi zen eguerdira arte luzatu zen txapelketa. Bertan izan ziren hutsik egin gabe Lasarte-Oriako igerilariak ere. Modalitate guztietan izan genituen herrikoak ordezkari. Nesketan honakoak izan ziren lehian: Amaia Galparsoro, Garazi Alkorta, Jaione Albistur, Udane Hernaez eta Maialen Carretero. Mutiletan berriz, Oier Eskudero, Aitor Doncell, Unai Bueno, Daniel Lopez, Asier Lizaso eta Iñigo Ibarburu.
Hiru modalitateetan lehiatu behar ziren bai neskak, baita mutilak ere: 200 metro estilo, 100 metro braza eta 400 metro libre. Azkeneko bi frogak erreleboak izan ziren.
Gehienak modalitate batean baino gehiagotan lehiatu ziren.
Tamalez, erredakzioa itxi aurretik, ezin izan ditugu emaitzak jakin Gipuzkoako Igeriketa Federakuntzaren arazo teknikoak medio. Hala ere ostiraleko edizioan argitara emango ditugu.•