Lurra nagiak ateratzen hasi da. Eguteran dauden mimosak, loratzen. Sahatsak punta zuritzen. Eta San Jose loreren bat edo beste ere, ikusi dugu.
Aurten dena dator azkar, egutegiko datak, eta baita natura ere, bere egutegi biologikoan.
Gaur egun, guk egutegi bakarrari egiten diogu kasu zoritxarrez, hormetan zintzilik, karteran gorderik, ordenagailuan edo mugikorrean dugunari. Eta horrek gobernatzen gaitu.
Izadiaren egutegiari ez diogu kasu handirik egiten, non eta nekazaritza ogibide ez dugun. Pixka bat erreparatuko bagenio eta interpretatzen ikasiko bagenu, jakingo genuke, Santa Ageda egunez, gure makilekin lurrari, esna dadin eskatzeko garaia heldu dela.
Aurten usadioari jarraiki, Santa eskea izango da Santa Ageda bezperan, otsailak 4ean, astelehena.
Zabaleta auzoan etxez etxe ibiliko dira. Ttakunek, aldiz, bertso eskolakoak koplari direla, kaleetan zehar egingo du buelta, trikitixak lagunduta arratsaldeko 7etan hasita Jalgi tabernan. Ondoren, Sollane sagardotegira joango gara denok elkarrekin afaltzera .
Afarira joateko izena eman behar da. Eta horretarako azken eguna otsailak 1a izango da, eguerdira arte, Ttakunen bulegoan edo 943 371448 zenbakira deituta.•