Inauterien ataria Lasarte-Orian

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 31

Gaur Musika Eskolako ikasleek Inauteri giroa ezarri dute Manuel Lekuona Kultur etxeko aretoan.
Ohizkoa den bezala, txokoetako haurrek eman diote hasiera kontzertuari. Ostean, bakarka, bikoteka eta taldeka Musika Eskolako instrumentu desberdinak entzuteko aukera egon da, baita estilo anitzak ere. Honela, G. Vediren La Donna E Mobile, O Peio, Peio eta Pastelero abesti herrikoiak, zein Mago de Oz taldearen La rosa de los vientos eskaini dituzte oholtza gainean. Jende ugari bildu da aretoan eta publikoak eskainitako txalo zaparradek giroa ederki berotu dute. •