Danok-Kidek IV. Gizarte-Zinemaldiari ekingo dio

Txintxarri Aldizkaria 2008ko otsailaren 1a

Otsailaren 4ean hasi eta hurrengo hiru astelehenetan Danok-Kidek bideo-foruma eskainiko du Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan. Emanaldi guztiak 17:30etan izango dira.

Danok-Kidek aurreko urteetan bideo-forumek sortu duten "jakinmina eta interesa" ikusita, gizarte-zinemaldiarekin jarraitzea erabaki du. Antolatzaileek azaldu dutenez, "bideo-forumak saio dinamikoak dira", hau da, pelikularen eta landuko den gaiaren aurkezpen labur baten ostean, pelikula ikusi eta ondoren hizlariak ponentziari heltzen dio eta hizlariak sortu daitezkeen zalantzak argituko ditu. Pelikulen osterako ekarriko dituzten hizlariak “gaietan adituak eta arituak izango dira eta euren esperientzi berri emango dute. Horrela, parte hartzaileei gaira hurbiltzeko aukera paregabea eskainiko zaie". Gizarte-zinemaldiaren helburu nagusia, "gure inguru hurbilean ematen diren hainbat eta hainbat errealitateaz ohartaraztea eta horien aurrean parte hartzaileengan jarrera kritiko eta aktibo bat sustatzea da", diote gizarte-zinemaldiko antolatzaileek.

Gai sozialak
Gizarte-zinemaldia astelehenean, otailaren 4ean, hasi eta hurrengo lau astelehenetan ikusi ahal izango dira, arratsaldeko 17:30etan Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan.
Danok-Kidek eskainiko dituen emanaldietan gaur egun egunerokotasunean eragina duten gaiak jorratuko ditu. Astelehenekoa, hain zuzen ere, "Alzehimerra: gaixoa eta familia" du izenburua. Eskainiko duten pelikula: El diario de Noa eta hizlaria Matia Fundazioko INGEMAko ordezkari bat izango da.
Hurrengo astelehenean boluntarioen gai landuko dute. Cadena de favores, pelikula ikusi ondoren Nagusilan talde kideek bakarrik dauden pertsona helduekin duten esperientzia kontatuko dute.
Murriztasun intelektualari buruz hitz egiteko El Octavo día pelikula eskainiko dute eta Atzegiko kideek izango dira bertan.
Azken emanaldian maitasuna hirugarren adinean gaiari buruz hitz egingo dute.•