Atzo Musika Eskolako ikasleek Inauteri giroa ezarri zuten Manuel Lekuona Kultur etxeko aretoan.
Ohizkoa den bezala, txokoetako haurrek eman zioten hasiera kontzertuari. Ostean, bakarka, bikoteka eta taldeka Musika Eskolako instrumentu desberdinak entzuteko aukera egon zen, baita estilo anitzak ere. Honela, G. Vediren La Donna E Mobile, O Peio, Peio eta Pastelero abesti herrikoiak, zein Mago de Oz taldearen La rosa de los vientos eskaini zituzten oholtza gainean. Jende ugari bildu zen aretoan eta publikoak eskainitako txalo zaparradek giroa ederki berotu zuten. •