Ostadarrek eskuratu zuen derbia

Txintxarri 2008ko otsailaren 4a

Derbi berdindua ikusteko aukera egon zen larunbatean. Hasierako minutuetan bi taldeen urduritasuna nabaria izan zen. Ez zen joko garbirik ikusi eta ez zuten aukera handirik sortu.
Hala ere, estrategia jokaldia erabiliz, falta baten jaurtiketa buruz errematatuz, Ostadarrek markagailuan aurreratzea lortu zuen.
Ostadarrek LOKEk baino aukera gehiago sortu zituen, baita gol bat anulatu ere. Baina 1 eta 0ko markagailuarekin joan ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian, jokoa mailak berdin jarraitu zuen eta ez batak ez besteak ez ziren atera garbi iristen.
Hau LOKEren golera arte izan zen. Ostean, Ostadarreko atezainak, Toquerok, bi jaurtiketa geratu behar izan zituen eta Ostadarri beste gol bat anulatu zitzaion. Hala baina, beste falta batean etorri zen Ostadarren bigarren gola.
Bukaera arte saiatu ziren bi taldeak, baina Ostadarrek eraman zituen hiru puntuak.
Ostadarren entrenatzailearen ustetan, “ez da joko garbirik ikusi eta urduritasuna nabaria zen, bigarren zatian batez ere. Baina estrategia jokaldiei esker irabazi dugu”. LOKEkoak zera esan zigun “bi golak gure hutsegiteengatik izan dira. Hala ere, berdinketa merezi genuen.”•