Udal Batzarrak 2007. urteko urriaren 26an, azaroaren 8an eta abenduaren 14ean egindako bilkurei dagozkien aktak onestu zituen.
Bigarrenik, Zabaleta-Berriko plan partzialaren testu bategina onestu zuten. Bertan, Zabaletan 302 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da - 202 babes ofizialekoak, 24 salmenta librekoak eta 76 familia bakarrekoak-. EAE-ANVko 3 zinegotziek abstenitu ziren eta gainerako zinegotziek alde bozkatu zuten -8 PSOE, 1 LOHP, 1 EA, 1 EAJ, 1 PP-, Ezker Batuako Ricardo Ortega eta Estitxu Alkorta jeltzalea lan kontuak zirela eta ezin izan zuten osoko bilkuran egon.
Bestetik, Kotxeraseko garapen plangintza jasotzen duen dokumentua puntualki aldatzeko onespena bozkatu zuten. Hau da, Kotxeraseko eremuan eraikiko diren etxebizitza kopurua %20an gehitzea jasotzen du dokumentuko aldaketa honek.