Astelehenean, otsailaren 4ean, Danok Kideren IV. Gizarte Zinemaldiari eman zitzaion hasiera eta lasarteoriatarrek Kultur etxeko hitzaldi aretoa ia bete zuten. El Diario de Noa filma ikusi eta alzheimerra eta senideen gaiari buruz iritzia eman zuten askok ondorengo mahai inguruan.
Hurrengo emanaldian, astelehenean, bolondresgoaren gaia jorratuko da eta horretarako Cadena de favores pelikula eskainiko da. Ostean, Nagusilan, Nagusien Bolondresgoko elkarteko kideek mahai ingurua zuzenduko dute.•