Komunikazio arazoak

Txintxarri 2008ko otsailaren 7a

Xabier Arrazola psikologoak komunikazioari buruzko hitzaldia eman du gaur iluntzean Manuel Lekuona Kultur etxean. Komunikazioa teorikoki azaltzean egun mezuaren garrantzia eta entzulea kontuan izaten ez dugula azpimarratu du. “Esfortzu handia egin behar da ongi eta garbi komunikatzeko”, esan du Arrazolak. Eta, ostean, familian dauden komunikazio arazoei heldu die.