Añarbeko Uren Mankomunitateak, urtarrilaren 31ean, Sasoetako Uzturre plazako ur-banaketa sarea aldatzeko proiektua onartu zuen. Añarbek, Udalek egindako eskaeren emaitza gisa, 2008rako duen Inbertsio Planean mankomunitatea osatzen duten udalerrietarako ekintza ugari biltzen ditu. Horien artean dago Lasarte-Oriarako proiektu hau.
Uzturre plaza azpian doan edateko uraren banaketa hodia berrituko dute. 70 metroko luzera du eta geratzen den fibrozementuko sarearen azken zatietako bat da.
Hori dela eta, galdaketa harikorreko hodi batengatik aldatu egingo dute. Horrela, osasun eta egitura bermea handiagoa izango da.
Lan honen aurrekontua 42.400 eurokoa izango da eta lizitazioa lehiaketa publiko baten bidez eramango da aurrera.
Aste honetan eskaintza publikoen eskaera iragarkia argitaratuko dute eta adjudikazioa otsaila edo martxoan egitea aurreikusita dago. Hilabete bateko exekuzio epea proposatzen da.•