Izendapena
Lasarte-Oriako alkatea, Ana Urchueguia, Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioko Garapenerako laguntza batzordeko presidente izendatua izan da berriro ere. Honela, Urchueguiaren hirugarren agintaldia izango da. Izan ere, azken zortzi urteetan kargu honen edukitzaile izan baita.
Izendapena, urtarrilaren 29an, egin zen, non FEMPko batzorde betearazleak 2007-2011 eperako federazioaren lan batzordeetako izendapenak onartu baitzituen.•