Literatur lehiaketa
Lasarte-Oriako Udalak, Kultura Batzordearen bitartez, Haur eta Gazteen XXI. Literatur Lehiaketa eta helduen XXII. Literatur Lehiaketarako deialdia zabaldu du apirilaren 4a arte.
Haurren lehiaketan, 9 eta 13 urte bitarteko lasarteoriatarrek parte hartu ahalko dute; helduenean, aldiz, 1992. urtean eta aurrekoetan jaiotako idazleek, Lasarte-Orian bizi edo ez.
Euskaraz, zein gaztelerazko ipuina edo poesia aurkeztu daitezke. Hala baina, jatorrizkoak izan behar dira eta, helduen kasuan, ezin da beste lehiaketa batetara aurkeztutako lana izan.
Informazio gehiagorako, Manuel Lekuona Kultur etxera gerturatu eta lehiaketen oinarriak eskatu.•