Gazte eta aske, irabazi arte!

Txintxarri 2008ko ots. 8a, 01:00

Horixe gaur Okendo plazatik 19:30ean aterako den manifestazioaren leloa. Honen eta asteartean egin zen prentsaurrekoren bitartez, ezker abertzaleak herriko eta Euskal Herriko gazteriak jasaten duen pertsekuzio polizial, mediatiko eta judiziala salatu nahi du.
Era berean, astearteko prentsaurrekoan, otsailaren 2an, inauteriko larunbatean, gauzatu ziren bi atxiloketen aurrean bere kezka eta amorrua erakutsi zuen taldeak eta ertzainen bertsioa ukatu zuten, “hasieratik ertzainek emaniko bertsioa erabateko gezurra izan zen. Ez zituzten pintadak egiten atxilotu”.•