Lamiarik ezagunenaren bisita larunbatean

Txintxarri 2008ko otsailaren 8a

Euskal Herrian oraindik lamiarik bizi al da? Ba ote? Nekez, izan ere hainbeste zikinkeriekin, inbidia eta marmarrekin ezkutatuz joan dira lamiak. Baina oraindik bat gelditzen da eta bere istorioa kontatuko du...
Txotxongilo taldeak "Erreka Mari" eskainiko dute kulturetxean bihar arratsaldeko 18:00etan. Ordu bete inguru iraungo du antzezlanak eta euskal mitologian oinarritutako kondaira famatu baten berri emango dute.
Umorez eta samurtasunez kontatuko dute Erreka Mari ezberdina delako, zenbat zailtasun gainditu behar dituen. Emanaldian, gainera musika zuzenean izango dute ikusleek, Lara Mitxelenak eta Ixiar Jauregik txalaparta joko baitute.•