Zeren Zai, talde donostiarraren kontzertua

Txintxarri 2008ko otsailaren 8a

Orain lau urte hasi ziren talde bezala, nahiz eta taldekide batzuk lehenago ere elkarrekin aritu beste musika proiektuetan. Taldekide guztiak ere aspalditik dabiltza musikaren arloan lanean, musika mota ezberdinekin, klasikotik hasi eta rock gogorreraino.
2005eko abenduan plazaratu zuten beraien lehen lana "Gure Uhartea", 7 abestiekin eta zuzenean grabatutakoa. Pop-rock moduan definitzen du taldeak bere estiloa instrumentu hauekin: gitarra elektrikoa, baxua, teklatua, bateria, tronpeta eta ahotsa. 2006an Donostia Hiria Pop-rock XV. lehiaketako final erdietan izan ziren eta iazko udazkenean bigarren lana plazaratu dute.
Gaur gauean izango duzue ba Jalgin, Ion Izaga, Gabi Hernandez, Javier Alberdi, Iraitz Igartza eta Julen Arzelus musikarien azken lana entzuteko aukera.•