Euskaltelen aberia baten ondorioz, Lasarte-Oriako abonatuak zerbitzurik gabe geratu ziren

Txintxarri 2008ko ots. 8a, 01:00

Euskalteleko programa informatikoan matxura batek Gipuzkoako 30.000 bezeroei telefono finkoko zerbitzurik gabe utzi zituen astelehen goizean, zazpi orduz. Enpresatik adierazi duenez, Euskaltelek Miramonen duen zentralera konektatuta dauden bezeroak izan ziren kaltetuak, hau da, Gipuzkoan dituen bezeroen herenak. Besteak beste, Zarautz, Deba, Zumaia, Azkoitia, Azpeitia eta Lasarte-Orian izan ziren kalteak. Asteleheneko goizean zehar Euskaltel eta Ericsonseko langileek lanean aritu ziren linea berreskuratzeko eta arratsaldeko 15:00ak aldera telefono finkoa martxan zegoen.

Konpentsazio ekonomikoa
Euskalteletik jakinarazi dutenez, "matxurak direla eta, bezeroek erabili ezin izan duten zerbitzuarengatik konpainiak ekonomikoki konpentsatuko duela martxoko fakturan".
Programa informatikoko aberiak soilik telefonia finkoan izan zuen eragina. Hau dela eta, lehenengo hiru orduetan, bezeroari harretarako zerbitzuak kaltetuen 1.800 dei baino gehiago jaso zituen.•