Buruntz Azpiko hiru ehiztari Gipuzkoako txapelketara

Txintxarri 2008ko otsailaren 8a

Urtarrilak 26an Gipuzkoako ehiza txikiko bigarren zonaldeko txapelketa, Buruntzaldeakoa, jokatu zen Adarra mendian.
Bertan, Buruntz Azpiko Luis Sanchezek 5 ehizaki botata hirugarren postua eskuratu zuen Jose Toledotxiki eta Ioritz Zuaznabarren atzetik.
Beteranoen mailan, bi klasikoen arteko lehia polita ikusi zen. Valentin Urdangarin eta Antonio Carrascoren lehia puntuazioari esker erabaki zen eta Urdangarinek eskuratu zuen lehenengo postua.
Emakumeen mailari dagokionez, Laura Martin lasarteoriatarra izan zen zonaldeko txapelketan parte hartu zuen bakarra.
Era honetara, Luis Sanchez, Antonio Carrasco eta Laura Martin Buruntz Azpiko kideek Gipuzkoako txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuten.•