Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xabier Arrazola psikologoak komunikazioari buruzko hitzaldia eman zuen atzo Manuel Lekuona Kultur etxean. Komunikazioa teorikoki azaltzean egun mezuaren garrantzia eta entzulea kontuan izaten ez dugula azpimarratu zuen. “Esfortzu handia egin behar da ongi eta garbi komunikatzeko”, esan zuen Arrazolak. Eta, ostean, familian dauden komunikazio arazoei heldu zien.•