Maria Montero eta Irati Larrañaga Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri 2008ko otsailaren 8a

Lehengo asteburuan, otsailak 2 eta 3an, Gipuzkoako estalpeko txapelketa absolutua jokatu ziren Anoetako Velodromoan.
LOKEko atletak bertan egon ziren eta azpimarratzekoa da horietako bik, Maria Monterok eta Irati Larrañagak egindako lehiaketa.
Maria Monterok 60 metro hesiko proban parte hartu zuen eta bere marka hobetzeaz gain, 10 sg eta 74ml eginez, Gipuzkoako titulua eskuratu zuen.
Iratiri dagokionez, bi probatan lortu zuen domina, salto hirukoitzean urrezkoa (9 m eta 88 zm) eta altueran zilarrezkoa (1m eta 40zm).