II. Erregionaleko taldeak igoera fasea eta kopako erronkaren aurrean

Txintxarri 2008ko otsailaren 11

Iñaki Zurutuza
Ostadar II. erregionaleko
entrenatzailea

Lehenengo urtea Ostadarren...
Oso giro polita topatu dut Ostadarren, jendea izan dut gainean laguntzeko, baloiak falta direla, materiala falta bada, partidua egun horretan jarri dezakegun, entrenatu dezakezu... zentzu horretan erraztasun pila bat topatu ditut, oso-oso gustura. Eta ekipoarekin, ba berdin egia esan. Niretzako klabea izan da kapitainarekin erlazio ona izatea, mantentzea. Berak ez zuen nahi segitu, eta liga hasi baino lehen berarekin bildu nintzen, berarekin kontatzen nuela esan nion eta pila bat motibatu da. Konfiantzazko pertsona bat edukitzea aldagelan, pixka bat filtroa dena aldagelarekin eta nirekin, ba asko errazten ditu gauzak. Gainera mutilak oso jatorrak dira, inongo arazorik ez dugu eduki.
Beraz, oso ondo, entrenamenduen planifikazioa oso ondo eraman dugu. Pixka bat bilatzen dut faltan jokalari gehiago entrenatzeko, hori bai. Fuerte hasi ginen baina estudioak direla; bat Arrasatera joaten dela, bestela Irunera..., besteak ezin duela lanagatik etorri... azkenean kalitatezko entrenamendu bat egiteko jendea behar duzu. Hor azken denboraldi honetan, azken bi hilabeteetan edo, pixka bat kili-kolo ibili gara, baina planteatu ditugu bigarren pretenporada bat eguberrietan egitea, eta jendea joan da entrenamenduetara, sesio bikoitzak antolatu ditugu eta jendea joan da. Beste klubeko entrenatzaile batzuekin hitz egin dut, eta esaten zidaten beraiek hori proposatuko balute, jokalariak ez liratekeela joango. Nik uste nigan konfiantza dutela, nik beraietan ere bai eta gauzak ondo doaz. Estadistika, analisi horretan ikusten da badaudela 10-12 jokalari golak sartu dituztenak, banatuta daudela, asistentzietan ere bai, jokalari batzuk milaka minutu jokatzen dituzte, beste batzuk gutxiago, badago kasuren bat oso minutu gutxi jokatu dituena baina hala ere entrenatzera joaten da. Aukera dagoenean ematen dituzu minutu batzuk, azken finean, denak afizioagatik gaude hemen, baina objetiboa niretzako konpetitibitatea da, eta hori da agian pixka bat txokatzen du Ostadarren filosofiarekin, eta oraingoz utzi didate.

Eta bigarren fasea, nola ikusten duzu?
Ba berdin, tokatu zaizkigu ba beste bi taldetako liderrak, a priori dirudi zaila daukagula baina niri klasifikazio osoa ikustea ez zait interesatzen, niri interesatzen zaidana zera da, lehendabiziko bosten artean, beraien liga pertsonala nola izan den. Hori analizatu genuen eta ikusi genuen, bi kasuetan teorikoki globalean liderrak direla, baina partzialean ez. Orduan ez dugu hain zaila. Anaitasuna etxean oso gogorra da eta bigarren partida beraiekin dugu, gogora izango da. Gu ere oso fuerteak gara etxean, ez diogu inori beldur, kanpoan ba bueno... Niretzako lau ekipo egongo dira hor, Aretxabaleta, Trintxerpe San Pedrotarra eta gu. Gero beste talde batean Martutene, Gazteak, Oiartzun... Kontua zera da, lau ekipotarako bi plaza daudela. Borroka hor dago.

Aukera du Ostadarrek aurten erregionalean igotzeko lehenengo mailara?
Bai, espero baietz... Nik uste baietz, helburua hori da. Lesioak errespetatzen bagaituzte, bai.•

Koldo Ageitos
LOKEko II. erregionaleko
entrenatzailea

Zer moduz lehenengo fasea?
Taldea oso ongi ibili da, gainera pertsonalki ere oso gustura gaude. Pozik nago. Taldea egotea lortu dugu eta asko nabari da jokoan. Honetaz gain, futbolari dagokionez, etxean partida bakarra galdu dugu eta kanpoan arazoak izan ditugu. Izan ere, motela jokatu dugu, ez dugu zorte onik izan bai epaileen lanarengatik, bai gure erruengatik. Nahiz eta gol gutxi egin, ongi ibili gara.

Zein zen denboraldi hasierako helburua?
Helburua igoera fasean egotea zen. Izan ere, 5 aurrenekoetan egoteko aukerak genituen, gu baino bi edo hiru talde hobeagoak baitzeuden gure taldean eta besteak irabaziko genituela uste baikenuen. Tamalez, ez dugu errendimendu ona izan, kanpoan batez ere, eta azkenean kopa jokatu behar.

Orduan, zer dago hobetzeko?
Gutxi, egia esan. Entrenamenduak ongi egiten ditugu, baina zorteak ere bere garrantzia du eta hau ez dugu lagun izan. Hala ere, lasaiago jokatu behar dugu eta ditugun aukerak aprobetxatu. Esate baterako, lehengo asteko derbian aukera dezente izan genituen, baina ez genuen baloia bat ere sareetan sartu. Ez dugu aurrelari petorik eta hori atzematen da. Pana azkarra da, gogo asko ditu futbolean jokatzerakoan eta golak egiten ditu, baina ez da aurrelari petoa. Hala ere, jokalari erabakiorra da askotan.

Eta lesioek buruhauste asko eman al dizute?
Bai, orain kopa txapelketa jokatzeko dut taldea osoa. Lesio eta istripuek jokalarien falta egotea izan du ondorio. Hala ere, orain desberdina izango da. Lehen 13 jokalari entrenamenduetara etortzen zirenean bazekiten jokatuko zutela, orain, aldiz, konpetentzia gehiago egongo da eta taldearentzat ona izango da.

Aste honetan Kopako txapelketa hasiko duzue, zein da helburua?
Partidak irabaztea da. Bi lehenengoen artean egotea espero dut.Gainera, nire ustez aukerak ditugu, jokalariengan konfidantza baitut. Talde polita eta sendoa dugu. Eta irabazteko prestatuko gara.

Eta fase berri honen aurrean, nola dago taldea?
Jendea oso animatua dago. Gustura jokatzen dute eta nabari da. Partiduetara eta entrenamenduetara gogoekin datoz eta hori eskertzekoa da.

Iaz hasi zinen taldea entrenatzen, asko aldatu al da?
Beno, esan bezala taldea egotea lortu dugu eta hori oso garrantzitsua da. Iaz taldetxoak zeuden eta orain denak bat egiten dute.

Eta zure etorkizunean LOKEri lotuta jarraituko duzu?
Taldeko presidenteak kontrakoa esan arte edo jokalariak nirekin gustura ez daudela esan arte behintzat, LOKEn jarraituko dut. Nahiz eta neketsua egiten zaidan, astean hirutan Donostiatik, bertan bizi bainaiz, hona etortzea, ni gustura nago eta hurrengo urtean erregionaleko taldearekin lanean jarraitzea da normalena.•