Txintxarri
Lasarte-Oriako Udal Batzarrak ohiz kanpoko bilkura egin zuen ostiralean, 9:00etan jendaurreko ekitaldian. Ostiraleko gaia: martxoaren 9ko hauteskundeetako mahai elektoraletako mahaikideak izendatzea.
Ostiralean, beraz, programa informatibo baten bidez martxoaren 9ko hauteskundeetan mahai elektoraletan egon behar duten arduradunen zerrenda atera zen. Zerrenda, ostiralean bertan, Donostiako Junta Elektoralera bidali zuten, beraz, aste honetan mahaikide izango zaretenoi deialdia iritsiko zaizue.
Mahaikide izateari uko egiteko
Lasarte-Orian bozkatzeko 23 mahai egongo dira eta mahai bakoitzeko 3 mahaikide - mahai buru bat eta bi bokale-. Eta mahaikide bakoitzak bi ordezko ditu.
Norbaitek arazorik balu martxoaren 9an mahai elektoralean egoteko, Donostiako Junta Elektoralean aurkeztu behar du arrazoia - Donostiako Epaitegietako Dekanotzan, Teresa de Calcuta plaza, 1 (Atotxa)- edo ondorengo telefono zenbakietara deitu behar da: 943 000 700 eta 943 000 728, astelehenetik ostiralera goizez 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldez17:00etatik 13:00etara.
Hala eta guztiz ere, Junta Elektoralak du azken hitza, hau da, aurkeztutako arrazoia balizkoa den edo ez erabakitzen du.•