Gustura geratu ziren denak ere kontzertua bukatu zenean, bai ikusleak baita musikariak ere. Pop-rock euskalduna lantzen duen talde honek lau urte darama talde bezala eta bi lan plazaratu dituzte, bata 2005ean eta bestea iazko udazkenean. Zenbait lehiaketetan parte-hartzera ere animatu dira, eta baita emaitzak lortu ere. Horien artean dago 2006ko Donostia Hiria Pop-rock XV. lehiaketako final erdietara iritsi izana.
Jendez bete zen Jalgi Ion Izaga, Gabi Hernandez, Javier Alberdi, Iraitz Igartza eta Julen Arzelusen lana entzutera. Lasarte-Orian lagunak eta zaletuak badituztela argi eta garbi geratu zen ostiral iluntzean, izan ere, kontzertuak iraun zituen ia bi orduetan jendea animuak ematen, kantari eta dantzan ari zen.
Otsaileko programa
Azken hilabeteetan bezala, Jalgi kafe-antzokiaren egitaraua oparoa da. Datorren ostiralean Jam Sesioa izango dugu. Ttakuntronik zirkuituaren barne Rude Kanka Sound DJaren emanaldia 23an. Andoni Egañaren bisita ere izango dugu hilaren bukaeran, 28an, ahozkotasunari buruzko hitzaldia emateko. Eta amaitzeko, 29an Gazteklubekoen Mamu Herri filmaren emanaldia..•