Otsailaren 3an, igandea, asko eta asko inauteriak gozatzen ari zirela, Errenterian Euskadiko Junior Txapelketa ospatu zen eta LOKEko Julen Sasiainek 66 kilo azpiko mailan Euskadiko txapeldun titulua eskuratu zuen.
Julenek maila ezin hobea erakutsi zuen eta jokatutako hiru borrokak era paregabean irabazi zituen Gorka Aristegi entrenatzaileak jakin arazi digunez.
Baina ez zen Julen domina eraman zuen bakarra izan. Izan ere, 90 kilo azpiko mailan Iñaki Elizaldek zilarrezkoa lortu baitzuen. Aristegik azaldu digunez, bere lehenengo urtea da kategoria honetan eta etorkizun handia duen judoka dugu, gero eta hobeto egiten baitu judoan.