Hernaniko Biteri Kultur Etxean lasarteoriatar baten lanen erakusketa egongo da otsailaren 21a arte.
Bera Andoni Unanue dugu, Manuel Lekuona hizkuntzalariaren iloba eta lasarteoriatarra jaiotzez, baina Hernanin urte askoz bizia. Edonora doa arkatzak eta koadernoa soinean dituela eta deigarri den edozer margotzen du, eraikin, zein paisaiak.
Biteriko erakusketan kolorezko pastel margoekin eta grafitoarekin egindako 56 lan daude ikusgai. 2001 eta 2007 urteen artean margotutako koadro hauetan paisaiak eta baserriez gain, abstrakzioak, karikaturak eta emakumeen siluetak erakusten dizkigu.•