Herritarren Partehartzea Karpa larunbatean , berriz ere, kalera aterako du Lasarte-Oriako Herritarren Plataformak. Oraingoan, Basaundi auzoan izango dira, larunbata goizean, 11:00etatik 13:00ak bitartean.
"Lasarte-Oriako biztanleok gure auzoetako arazoak ezagutzen ditugu eta kasu egin eta entzungo digun udala behar dugu. Herritarren partehartzea da bidea", diote ekimen honen antolatzaileek eta zera atxikitzen dute, "helburua gure bizilagunei hurbiltzea eta entzutea da. Zuen kezka, arazo, ekimen, aholkuen berri izan nahi dugu eta guztia udaletxera iritsi dadin”.•