Gariren kontzertua Manuel Lekuona kultur etxean

Txintxarri 2008ko otsailaren 15a

Bihar aurkeztuko du Manuel Lekuona kultur etxean Garik bere azken diskoa, Esperantzara kondenatua. Hertzainak taldeko abeslari ohiak bere bosgarren lanean oinarritutako kontzertua eskainiko du, 20:00etan. Sarreren prezioa 6 eurokoa da.
Disko hau osatzen duten hamaika abestik rock puruagoa eta erraietakoa ageri dute. Gainera, Gariren ahotsa gozoago ageri da eta erregistro berri horrek ezustekoan harrapatzen du entzulea.
Esperantzara kondenatua lanean Garik xehetasun guztiak kontrolatu ditu eta ekoizpenean parte hartu du Fran Iturberekin batera, hasi eta bukatu arte. Gainera, Iván Ferreiroren parte hartze berezia izan du, Piratas taldeko abeslari ohia.
Hizkiei dagokienez, José Luis Padrón eta Jon Benito poetek, Jon Maia bertsolariak eta Roberto Moso kazetariak idatzi dituzte, baina. Gariren bizipenetan oinarritutako dira. Hauetan bizitzaren abentura konplexuaz hitz egiten du eta bidean aurrera egiten laguntzen duen esperantzaz.
Eta honetaz gain, diskoak balio erantsia du, izan ere, azaleko, atzeko azaleko eta barrualdeko irudiak Alberto García-Alixek egindakoak dira, Espainiako argazkilaritza saria 1999an.•