Ostadar K.F.k zozketaren saria banatu du

Txintxarri 2008ko otsailaren 15a

Ostadar Kirol Fundazioak Loteria del Niñorako saldu zituen eta errifak eta aste honetan, asteazkenean, Ostadarreko ordezkariak saria eman die irabazleei. Errege eguneko, urtarrilak 6ko loteriako azken lau zenbakiekin bat dator Ostadarreko errifen zenbaki irabazlea: 7657.
Elkartekoek uste zuten irabazlea ez zela agertuko, baina berandu den arren azaldu da: Begiristain familia. “Poztu gaitu jakiteak Begiristain familian geratu dela saria, Ostadarreko bazkideak eta jokalariak baitira”.
Sarituek Arabar Errioxako Carpe Diem landetxean, igaroko dute asteburua.•