Landa, ehiza eta kontserbazioaren alde

Txintxarri 2008ko otsailaren 15a

Gipuzkoako Ehiza Federakuntzak Madrilen martxoaren 1ean egingo den Landa, ehiza eta kontserbazioaren aldeko manifestaziorako autobusak antolatuko ditu.
Lima Plazatik abiatuko den manifestaldia Ingurumen Ministeritzako egoitzan amaituko da. Izan ere, Espainiako Ehiza Federakuntzak landa eta bere kontserbazioa defendatzeaz gain, administrazioak egiten duen naturaren kudeaketa salatu nahi du.
Madrilera joan nahi duten ehiztariek Federakuntzan izena eman eta bidaia ordaindu behar dute. Izen emate azken eguna otsailaren 15ean izango da.