Etorkizuneko atletak Michelinen

Txintxarri

Gipuzkoako Atletismo Federankuntzak antolatuta, aurkezpen libreko alebin eta infantilen proba egin zen larunbatean Michelingo kiroldegian. Etorkizuneko atletak ikusteko aukera izan zen, alebin mailako 60 m hesi, 60 m, altuera jauzia eta pertika probetan eta infantilen 80 m hesi, 80 m, altuera jauzia eta pertikan. Landaberriko haurrak ere bertan egon ziren eta aipagarria da Leire Amianok pertikan 2m 10zm egin eta 2,20 saltatzen saiatu zela.•