ISUk buelta eman zion berdinketari

Txintxarri 2008ko otsailaren 18a

Buenetxea Mikel Duran, Aitor Intxausti, Agustin Egaña, Asier Igarriz eta Miguel Jimenez, -hasierako bostekoa-. Javi Yubero, LAnder Lobo, Iñaki Diaz, Gorka Aizpurua eta Sergio Yubero. Isu Leihoak Francisco Iglesias, Roberto Garcia, Ander Calvo, Dvid Piñero eta Ivan Acosta -hasierako bostekoa-. Mikel A. Goñi, Mikel Bernabe, Mikel Iñigo eta Eneko Molina. Golak 1-0,Aitor Intxausti. 1-1, Ivan Acosta. 1-2, Ivan Acosta. 2-2, Iñaki Diaz. 2-3, Ander Calvo. 2-4, Roberto Garcia.

Berriro ere derbia izan genuen kiroldegian, oraingoan Buenetxea ISU Leihoaren aurka.
Lehenengo zatian berdintasuna izan zen nagusi. Bi taldeak saiatu ziren bestearen atera iristen, ISU jaurtiketen bidez eta Buenetxea jokaldia eginez. Gainera, kornerra gaizki ateratzeagatik gola anulatu zioten ISUri.
Honela, kontraeraso batean Buenetxeak gola egin zuen, baina ISUko jokalariak ez ziren atzean gelditu eta berdinketaren bila atera ziren. Buenetxeak ongi eutsi zien eta honek ere markagailuan errenta handitzeko aukerak izan zituen atsedenaldira iritsi baino lehen.
Bigarren zatian, ISU Buenetxea estutzen hasi zen eta faltaz falta atera erraz iristen zen taldea.
Honela, bost minututan Ivan Acostak bi gol egin zituen eta ISU markagailuan aurreratzea lortu zuen. Bigarren gola baino lehen, Buenetxearen jokalari bat kaleratua izan zen eta momentu horretako nahasteaz baliatuz ISUk baloia atean sartu zuen.
Gutxi iraun zien nagusitasuna ISUkoei. Izan ere, beste ondo antolatutakoa kontraeraso batean, Buenetxeak berdinketa lortu baitzuen.
Orduan, bi taldeek garaipenaren golaren bila, jokoa gogortu eta, hala ere, epaileak falta gutxi seinalatu zituen.
Tamalez, Buenetxea 5 faltetara iritsi eta ISUkoek aurreratzeko aukera ikusi zuten. Bi doble falta jaurti eta bakarra sartu zuen Ander Calvok, bestea, Mikel Duranek gelditu baitzuen.
Atezain jokalaria jarri zuen Buenetxeak eta honek ISUren laugarren gola ekarri zuen. Kontraeraso batean, defentsa oso aurreratua zegoen eta atezaina Robertorekin buruz burukoa izan zuen, azken honek baloia ate barrura sartzea lortu zuelarik.
Honela ISUK eskuratu zituen derbi honetako puntuak.•