Ostadar Kirol Fundazioak eta Lasarte-Oriako Ges Aseguruak beste urte beterako hitzarmena sinatu dute. Hau da, Ges Aseguruak beste urte batez, jada hirugarrena, Ostadarreko gazteen taldea babestuko du.
Bi entitateek Ges Aseguruak bulegoan, Pablo Mutiozabal 2.zenbakian, sinatu zuten hitzarmena. Ostadarreko ordezkariek pozik daude sinatutako hitzarmen honekin, "Ges Aseguruak eskaintzen digun laguntza ezinbestekoa da. Ges gazteen taldeko babeslea izan arren, aldi berean, Ostadarrek burutu nahi duen kirol egitasmoari laguntzen ari baitio. Modu batera edo bestera, herriko hainbat enpresa eta merkatarik ari zaizkigu laguntzen. Hauei ere eskerrak eman behar dizkiegu gure egitasmoan sinisteagatik eta urtetik urtera gurekin jarraitzeagatik". •