Film aldaketa Danok Kideren bideoforumean

Txintxarri 2008ko otsailaren 18a

Txintxarri

Danok Kide Gurasoen Elkarteak El octavo día filmearen bitartez Down sindromea eta adimen urritasuna lantzen zuen aurreikusia gaurko bideoforumean.
Tamalez, ezin izan dute filma eskuratu eta bere ordez Elling pelikula ikusi ahalko da eta adimen urritasunaren gaia jorratuko da soilik.

Elling
Petter Naessek zuzendutako film honek adimen urriko bi pertsonek gizartera eta pisu bateko bizitzara egokitzeko dituzten arazoak era paregabean azaltzen ditu.
Pelikularen ostean, ATZEGI, Gipuzkoako Adimen Urritasuna duten pertsonen aldeko elkarteko kide batek mahai ingurua zuzenduko du.
Beraz, Elling eta adimen urritasunari buruz gehiago jakiteko hitzordua, arratsaldeko 17:30etan, Manuel Lekuona Kultur etxean.•