Dakizuenez LOHPko kideak auzoz auzo dabiltzala auzo ezberdinetako eskaerak jasotzen eta aurreko larunbata otsailaren 16ean goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara Basaundiko auzoan egon ziren han inguruko auzokideen kexak eta arazoak jasotzen.
Plataformako kideek esanda Udalean 134euro ordaindu behar izan zituzten ostiral eguerdian larunbatean jarri behar zuten karpa jarri ahal izateko. Orain arte baimena eskatuta nahikoa zuten baina oraingo honetan kopuru hori ordaindu behar izan dute.•