Institutuko gazteak Italian

Txintxarri 2008ko otsailaren 18a

1. Batxilerreko 36 ikasle Florentzia eta Erroma bisitatzera joan ziren Inauteri astean hiru irakaslerekin batera.
Erlijioko ikasgaiak antolatutako bidaia kulturala izan da, bi hiriburuetako elizak bisitatzera joan baitira, hala nola, Vaticanoa edo Florentziako Santa Maria del Fiore.
Karlos Kortabarria zuzendariak jakin arazi digunez, primeran joan zen guztia, ez zen inolako arazorik egon eta datorren ikasturteanesperientzia errepikatzeko asmoa dutela ere azpimarratu du.•