Erraustegia dela eta

Txintxarri 2008ko otsailaren 18a

Lasarte-Oria Bizirik taldeak Udalari gogorarazi nahi dio 2007ko martxoaren 21eko osoko bilkuran adostutako akordioa. Bertan Zubietan erraustegia eraikitzearen aurkako "bere esku dauden baliabide guztiak" erabiliko zituela hitzeman zuen, "bide honetan ematen diren urrats guztiei buruzko informazioa herritarrei helaraziz".
Azken hilabeteetan Zubietan erraustegia eraikitzeko asmoa aurrera doa izapide administratiboen bitartez, besteak beste, Donostiako udalak Zubietako gainetan egindako lur erreserba, Donostiako Plan Orokorraren eraldaketa energia baliatzeko plantaren (erraustegiaren) sarbideen inguruan, mankomunitateen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean hondakinen partzuergoaren gaineko hitzarmenak, Jaurlaritzaren EAEko hondakinen kudeaketarako ildoak...
Gure udala tramite hauen aurka beharrezkoak diren alegazioak egiten ariko delakoan gaude, baina zein ondorio lortzen ari den jakitea gustatuko litzaiguke lasarteoriatarrei.
Bestetik, partzuergoko akordioak "erraustegiaren aurkako koordinadorak planteatutako alternatibak Aldundiak eta mankomunitateak aintzat hartu eta ikertu dezaten" bultzatzen du. Udalak eskura duen dokumentu honen gainean duen iritzia eta atera dituen ondorioak ezagutzea gustatuko litzaiguke. Baita ere, dokumentuan jasota dauden sistemak praktikan jartzeko asmorik duen, izan ere hauek guztiak erraustegia baztertzen duen hondakinen kudeaketa ahalbidetzen dute.
Aipatutako osoko bilkuran Udalak hartutako azken konpromisoa hauxe izan zen: "herritarren iritzia ezagutzeko hiri hondakinen kudeaketaren gaineko inkesta bat egitea". Inkestak zein egoeratan aurkitzen da?
Lasarteoriatarrei lehenbailehen erantzutea espero dugu. Bitartean, gure etorkizuna eta osasuna hipotekatuko dituen erraustegiaren eraikuntza sustatzen ari da eta.

Erredakzioan itzulita

Alternatibak daudelako, errausketarik ez!
Lasarte-Oria Bizirik!