XX. mendeko aparteko bost obra ikusteko aukera Donostiako Teatro Estudioren eskutik

Txintxarri 2008ko otsailaren 21a

Chéjoven El oso, Valle-Inclánen Para cuándo las reclamaciones diplomáticas, Eugene Ionescoren El maestro, Dario Foren No hay ladrón que por bien no venga eta Tennesse Williamsen Háblame de la lluvia y déjame escuchar obrak antzeztuko ditu Donostiako Teatro Estudioak 4 bromas y un funeral emanaldian.
Bi ordutan zehar, XX. mendeko antzerki motzeko bost lan paregabe, lau dibertimendu eta drama baten moldaketaz eta garaiko antzerki klasiko, absurdua, esperpentoa eta komediaz gozatuko dute gaur 20:00etan Manuel Lekuona kultur etxeko aretora hurbiltzen direnek.

Lan motzak
Dramaturgo handien antzezlan hauek taularatzea ez da ohikoa izaten, bere iraupen motzak, 9 minutu irauten ditu lanik motzenak eta 45 luzeenak, ezinezkoa egiten baitu. Baina Donostiako Teatro Estudioak aparteko bost antzezlan hauek erakustera eman nahi ditu.•