Iñigo Sevillano Espainiako Junior promesen txapelketan, 60 metro hesiak proban, parte hartu zuen Zaragozan eta final aurrekoetara iritsi zen. Iñigok larunbateko kanporaketan 8¨53 egin zuen eta honek final erdietan sartzeko txartela eman zion. Igandean izan ziren final erdiak eta bere marka hobetu zuen arren 8¨49, finaleko ate aurrean geratu zen. Iñigok kontatu digunez, zorte txarra izan du asteburuan. Zaragozako atletismo pistak sei kale ditu, baina ohikoena 8 izatea da. Beraz, sei besterik ezin ziren sailkatu. "Final erdietan bi taldeetan banatuak ginen eta talde bakoitzeko lehenengo hiruak sailkatzen ziren. Nik 4.na izanda, beste taldeko hirugarrena baino denbora hobeagoa egin arren konpoan geratu nintzen. Gertatzen diren gauzak dira. Hala ere, kontentu nago marka pertsonala gainditu dudalako".
Zaragozan lortutako denborak Valentzian asteburu honetan maila absolutuko txapelketan parte hartzeko aukera ematen dio. Baina, ez da joango: "Zaragozan erdi lesionatua korritu dut eta oraindik minduta nago. Oraingoan ezinezkoa izango da".
Sevillano Gipuzkoako Selekzioarekin 60 metro hesiko proban korrituko du, martxoaren 1ean, Donostian.
Jose Ramón Latorre
Beste lasarteoriatar batek ere, Jose R. Latorre Ortegak, Real Sociedad Kraffteko atletak, 200 metrotan Gipuzkoako txapelduna geratu da.
Santos Uribe
Santos Uribek, lasarteoriatar beteranoak, otsailaren 17an, aurreko igandean Castro Urdialesen Espainiako LXXVII martxa bideko txapelketan,10 kilometrotako luzeran, parte hartu zuen. Santosek 1h 10¨45 egin zuen.
Leticia Tiati
Asteburu berean, Leticia Tiatik Euskadiko absolutuan pisu jaurtiketako proban 4. postua eskuratu zuen, bola 10,41metrotara jaurtikita. Kontutan izan behar da Leticia oraindik juniorra dela, beraz marka ez dago bat ere gaizki.•