Seattletik Euskal Herrira bizikletan

Txintxarri 2008ko otsailaren 21a

Udal euskaltegiko ikasleek atzo bisita izan zuten, Lorenzo Rojo euskal filologo eta bidaiariarena. Honek Ipar Amerikan hasi eta Euskal Herrira, Asiatik barrena, sei urte t’erdiko bidaia egin zuen, hau guztia bizikleta baten gainean. Argazkiak erakusteaz gain, bere bizipenak, hainbat lekuetako historia, kultura, bitxikeriak, etab. kontatu zizkien. Eta bukaeran ikasleek galderak egiteko aukera izan zuten. •