Bizitzaren zentzua nola azaldu

Txintxarri 2008ko ots. 22a, 01:00

Emakumeen Zentro Zibikoan Pilar Arzolak Bizitzaren zentzua nola azaldu hitzaldia eskaini zuen atzo arratsaldean. Egun bizi garen gizarteak gure bizitzaz ahaztea dakarrela eta zoriontasuna izateko geure burua zaindu eta arazoak ulertu eta gainditu behar direla azaldu zuen, besteak beste. Hitzaldian zehar gainera, emakumeek bere iritzia eman edo galderak egiteko aukera izan zuten.•