Txintxarri
Danok-Kidek astelehenean, Manuel Lekuona Kultur Etxean, maitasuna hirugarren adinean gaia proposatuko du. Horretarako Nunca me olvides pelikula eskainiko dute. Antolatzaileek pelikularen argudioa kontatu digute: “Pelikula honek maitasuna zahartzaroan lantzen du. Bi pertsonek nahi izanez gero, urteetan baztertutako maitasun harreman bat berpiztu dezaketela islatzen du istorioak”.
Kolokioa
Pelikula ondorengo kolokioan Secundino Esnaola Gonzalez -sexologoa, pedagogoa eta Donostiako Zientzia Erlijiosoen Goi Mailako Institutuko irakaslea- egongo da. “Landu nahi dugun gaian aditua da, bere ezagutza eta esperientziarengatik”, diote zine forumeko antolatzaileek.
Danok-Kide elkarteko Esperientzia Eskolako lagunak pozik daude IV.Gizarte Zinelmaldiak, aurreko asteetan, izan duen erantzunarengatik. Horregatik Gizarte Zinemaldiko azken emanaldira gonbidatu nahi dituzte lasarteoriatar guztiak. Beraz, nahi izanez gero, astelehenean, arratsaldeko 17:30ean kultur etxean zita duzue.•