Eskerrak
Azkenean 450 tona janari habiatu ziren Bilbotik Tinduferuntz saharauiar kanpamenduetara eta tartean Lasarte-Oria, Usurbil eta Añorgako bizilagunen 3.500 kilo baino gehiago.
Gure esker beroenak Lasarte-Oria, Añorga eta Usurbilgo bizilagunei, Landaberri Ikastolari, Sasoeta-Zumaburu Eskolari, Lasarte-Usurbil Institutuari, Zubietako Lanbide Eskolari, Usurbil eta Añorgako Ikastolei, Lasarte-Oria eta Usurbilgo Udalei, Emakumeen Zentro Zibikoari, Bizker Inprimaketa Digitalari, C.C.Urbil, Txintxarri eta Diario Vascori, Nuestra Señora Arantzazu Ikastetxeari, Kiskurra Tabernari, Super BM, Dia% eta Eroski supermerkatuei, Michelingo Kooperatibari, Arsuaga eta Luna Autoserbitzuei, Añorgako Harategiari, Jalgi Kafe Antzokiari eta TSST autobusei.
Gogoratu nahiko genuke gai honekin duela zazpi urte hasi ginela eta hasierako gogo eta ilusio berdinarekin lan egiten jarraitzen dugula hainbeste urte borrokatzen daraman herri honen alde. Jende askoren laguntzari esker burutu dezakegu gure lana.
Han basamortuan gurekin kontatzen dute. Hemen egiten dugun lana eta esfortzuaz kontziente dira eta hara, kanpamenduetara, joaten garenean ez zaie eskerrak ematea ahazten.
Besterik gabe, eskerrik asko.
Lasarte-Oriako Sahara Herriaren Lagunak