Nolako irina, halako ogia

Txintxarri 2008ko otsailaren 22a

Norberak ogia egiteko hemen duzue errezeta bat, pazientzia pixkat izan beharko duzue, denbora eskatzen du eta. On egin dizuela!

Osagaiak:
750g. irin; 30g. legami; kutxaraka erdi gatz; 400ml. ur epel; azukrea aukeran

Prestakuntza:
Hondoa duen ontzi batean irina eta gatza tamizatu, azukrea erabiltzea erabaki baduzu legamiarekin nahastu eta ondoren ur epelarekin nahastu eta irinari gehitu. Guzti hau ondo nahastu ore irmo eta itsaskor bat lortu arte, orduan orea landu behar duzun superfiziea irinaz bete eta orea gainean jarri, oratu elastikoa eta distiratsua bihurtu arte. Orea bere puntuan dagoenean bola bat egin eta berriro ontzian utzi, film transparente batekin estali eta bere horretan utzi, ordubete edo 2 orduz bere bolumena bikoiztu arte.
Orea bere puntuan dagoela jakiteko behatza sartu eta hatz marka gelditzen bada prest dago. Gero berriro oratu eta beste bola bat egin ondoren trapu bat jarri gainean eta 15 minutu gehiagoz utzi bere horretan. Honen ondoren berriro ere bola bat egin eta trapuarekin estali, fermentatzen utzi bere bolumena bikoiztu arte (ordubete gutxi gora behera) eta orain prest dago labean sartzeko. Nahi duzun forma emaiozu eta goikaldean ebakitxo batzuk egizkiozu. Aurrez labea 220 gradutan jarri eta hezetasuna emateko urez betetako ontzi bat sartu , ogia sartu eta 20 minutu ondoren ura atera eta 15 minutu gehiagoz labean utzi. Orduan tenperatua 190 gradutara jaitsi eta bere horretan mantendu bukaera arte.